Aurkezpena

Ganiveteko Mendizaleak

ONGI ETORRI BLOG HONETARA:

Ganivet eskolako, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoen guraso talde bat gara.

Joan zen urtean hainbat irteera egin genituen elkarrekin eta aurten ekintza honi jarraipen bat emateko asmoz, urtean zehar mendi irteeratxo batzuk egiten jarraituko dugu.

Irteera hauek Ganiveteko 5.mailako guztientzat zabalik daude, hots, ikasle bakoitza nagusi (guraso,tutore, zaindari,...) baten ardurapean etorri beharko da. Eskola ez da ekintza honen arduradun.

Beraz, ANIMO eta hurrengo irteeran elkar ikustea espero dugu.

URTE OSORAKO EGUTEGIA HONAKO HAU IZANGO DA:

URTE OSOKO EGUTEGIA/ CALENDARIO:
EGUNAK/DIAS:
AZAROAK /NOVIEMBRE 17
ABENDUAK/DICIEMBRE 22
URTARRILAK / ENERO 19
OTSAILAK/FEBRERO 23
MARTXOAK/MARZO 16
APIRILAK/ ABRIL 6
MAIATZAK/MAYO18

ORDUA/ HORA: 10:00tan eskola ondoko aparkalekuan / en el parking junto a la escuela.

ANIMATU!!!!!!






















Fotos de la salida a Gujuli




Gaur, hilak 24, Gujuliko ur-jauzi



a ikusten egon gara baina,... urik ez, ze pena! Udaberrian joan beharko gara. Gaurko eguraldi oso txarra iragarrita zegoen baina egia esan eguraldia portatu da, buelta osoa ematen utzi digu.
Basoa oso polita dago. Hamaiketako ederra egin, perretxikoak jaso, kilikilaskak egin eta gainera adarra jotzeko aukera ederra



izan dugu. Hurrengo hilabetean gehiago!
























Pues unas pocas fotos más:
Para empezar una en el parking del parque de Ostuño, con ganas de marcha.


Comenzamos la marcha aunque alguno no había acabado el desayuno; ese cereal del fondo que se resiste!!!!


Al poco de comenzar nos vamos encontrando con parte de la fauna local, unos colores muy bonitos y un tamaño considerable.


Como siempre la chavalería toma la cabeza y hace que se estire el pelotón.


La única zona peligrosa del día, había que cruzar la carretera para acceder al mirador de la cascada de Gujuli.
Las reporteras haciendo su trabajo :


En esta podemos ver como algunos reciben lecciones de geografía.


Un buen asiento para un buen almuerzo.





Sin comentarios. Carlos necesitamos un cursillo casi todos.



Para acabar una prueba de agudeza visual, en esta foto hay alguien que volvio por el atajo (sin querer) y esperó en el bar y alguien que volvio por el camino , ¿se nota?












Kurtso hasierako irteera izango da:

Kaixo denori, kurtso hau ondo hasteko lehenengo irteera nahiko erraza izango da , 7 Km. bakarrik Izarra inguruan.

Baserri asko eguzki-loreekin apainduta ikusiko ditugu.
Zertarako balio dute eguzki-loreek?

Gaueko Jauna etxetik kanpo mantentzeko.

Gaueko (Gujuli) ur-jauzia ikusiko dugu ere.


Día: 24/10/2010
Hora 9:30
Lugar de salida: Parking junto al colegio.














ONGI ETORRI 2010-2011 IKASTURTE BERRIRA:

Kurtsoa hasi berria daukagu eta oraindik ez dugu aukera izan ekintza honi buruz hitzegiteko. Guraso mendizaleak ez gara elkartu baina laister martxan hasiko gara. Seme-alabak eskolan arratsaldez hasten direnean, patioan elkartuko gara eta ea hurrengo irteera zehazten dugun.

GOGORIK BAI?
NOIZ HASTEKO PREST?
NORA?

Galdera hauen erantzuna zuengandik jasotzea gustatuko litzaiguke, asko errezten du eta! ANIMO!

ONDO PASA OPORRAK

2009-2010 IKASTURTEKO MENDI IRTEERA DENBORALDIA AMAITU ZAIGU. DATORREN URTEAN GEHIAGO.

PD: Korres-eko argazkiak dauzkazuenok mesedez bidali nire korreora
( sanbizente.remen(a bildua)gmail.com) mila esker.

OPOR ONAK PASA
2009-2010 ikasturteko AZKEN IRTEERA Korres-eko parke naturalera izan zen. Oso giro ona izan genuen eta inoiz baino jende gehiago etorri zen.
MENDIA IGO ondoren korres-eko parkean TXULETILAK jateko aukera izan genuen, guraso sukaldari batzuei esker. DENA OSO EDERRA ZEGOEN!
Arratsalde partean, umeentzako TAILER ETA JOLASAK egon ziren eta gurasoentzat MUS JOKOA.
Egia esan oso ondo pasa genuen.
Datorren ikasturtean ekintza honekin jarraitzeko gogoa dagoela ematen du. Beraz, ANIMATU!



UDABERRIA


Joan zen igandean, martxoak 28an,USOKOAITZA MENDIAN primeran ibili ginen. Azkenean, eguraldi oso ona izan genuen, udaberriko eguraldia.









Bidea nahiko maldatsua izan arren,
zoriontzekoa da gure txikitxoek egin zuten esfortsua. Txapeldun batzuk dira! Baita gurasoak ere!





Umeek zaldiaren hezurduraz ere ikasi zuten, Gipuzkoa eta Arabako muga ere ezagutu zuten, txabola bat egin zuten,...




















ZELAKO BISTAK! NOLAKO PANORAMIKAK EGIN GENITUEN!







Gailurrean hamabitakoa egin genuen eta hirurak aldera Landako urtegian bazkaldu. Bertan arratsalde pasa gelditu ginen.


BAI EGUN POLITA PASA GENUELA!
TXOTXXXX!!!BAI ONDO PASA GENUELA!

Otsailak 26an Zeraingo Otatza Sagardotegira joan ginen, autobus eta guzti. Egun polita pasa genuen Meatokian bisita eginez.

El 26 de febrero fuímos a la sidrería Otatza a Zerain. Pasamos un bonito día con visita a las Minas incluida.

BURDINAREN MENDIA:
XI. mendean hasi eta mendeetan zehar, Aizpeako meategietako 150 hektarea zabalean, burdina ustiatu da. Ustiaketa honi esker paisaia berezia garatu da, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren parte izanik.


Bertan ditugu burdin karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskaltze labeak, kargalekua, barrubideak, etab.


















Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek garrantzia handia du. Eremu txiki eta bildu batean mea ustiatzeko era (harrobiak eta meazulo edo barrubideak), garraiobideak (herrestabideak, errailak, trenbideak, kableak,...), eta kiskaltze labe ikusgarriak daude.



Gaur egun, Burdinaren Mendian, 200 barrunbidetik gora aurki ditzakegu. Hauetatik bakar bat, "bolborategia" bezala ezagutzen dena bisita daiteke.


Gosea eta egarria egin ondoren BAZKALTZERA, TXOTXXXX!
Umeak ura, noski!

TRIPA ONDO BETE ETA GERO,.... GANIVETEKO ABESBATZA KUPELETAN.
KUPELA, KUPELA, SAGARDO TA...... . DANTZA , ... ERE EGIN GENUEN.


A ZE FESTA!