Aurkezpena

Ganiveteko Mendizaleak

ONGI ETORRI BLOG HONETARA:

Ganivet eskolako, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoen guraso talde bat gara.

Joan zen urtean hainbat irteera egin genituen elkarrekin eta aurten ekintza honi jarraipen bat emateko asmoz, urtean zehar mendi irteeratxo batzuk egiten jarraituko dugu.

Irteera hauek Ganiveteko 5.mailako guztientzat zabalik daude, hots, ikasle bakoitza nagusi (guraso,tutore, zaindari,...) baten ardurapean etorri beharko da. Eskola ez da ekintza honen arduradun.

Beraz, ANIMO eta hurrengo irteeran elkar ikustea espero dugu.

URTE OSORAKO EGUTEGIA HONAKO HAU IZANGO DA:

URTE OSOKO EGUTEGIA/ CALENDARIO:
EGUNAK/DIAS:
AZAROAK /NOVIEMBRE 17
ABENDUAK/DICIEMBRE 22
URTARRILAK / ENERO 19
OTSAILAK/FEBRERO 23
MARTXOAK/MARZO 16
APIRILAK/ ABRIL 6
MAIATZAK/MAYO18

ORDUA/ HORA: 10:00tan eskola ondoko aparkalekuan / en el parking junto a la escuela.

ANIMATU!!!!!!






















GOIURI- NERBIOI

Azkenean mendi bueltatxo bat egitea lortu dugu!
Egia esan, egun zoragarria egin zuen eta guk bai ongi aprobetxatu eguna ere!
 
 
Elur pila zegoen eta seme-alabak aurrera egin zezaten nahiko lan izan genuen.

Erabaki genuen irteera hau beste egun batean bukatzea baina elurrik ez dagoenean. Beraz prismatikoak erabili behar izan genuen ur jauzia ikusteko, kar-kar-kar!
Baina begira! GALDERA: Ze ur jauzi da? Ea nork asmatzen duen eta komentariotxo bat egin.
Benetan, izugarri polita!"Hamaiketakoa" ere egin genuen, nola ez! baina zutik dijestioa hobeto egiteko.
 
Egun zoragarria egiten zuenez, pena ematen zuen etxera joatea , beraz jolaserako denbora hartu genuen.

 Hauek txapelketa irabazi zutenak dira. GALDERA: Noren gurasoak dira?

 
OHARRA: ARGAZKI ASKOZ GEHIO DAUDE BAINA... DENAK EZIN DIRENEZ IPINI.... BARKATU!  Nik bikote baten argazkia trineoan jeisten jarriko nuke baina... ez naiz ausarten. Ea baimena ematen didaten, bale?
 
BUKATZEKO, ZE POLITTTTAAAA!
 
 
GALDERA: Nor falta da argazkian? Pista bat: argazkilaria da.
 
OHARRA: SARRERA HONETAN 3 GALDERA AGERTZEN DIRA, EA ASMATZEN DUZUEN ETA KOMENTARIOAN JARRI, BALE? ANIMO!
NOTA: En esta entrada aparecen 3 preguntas, a ver si las adivinais, poner en el comentario, vale?animo!