Otsailak 26an Zeraingo Otatza Sagardotegira joan ginen, autobus eta guzti. Egun polita pasa genuen Meatokian bisita eginez.
El 26 de febrero fuímos
BURDINAREN MENDIA:
XI. mendean hasi eta mendeetan zehar, Aizpeako meategietako 150 hektarea zabalean, burdina ustiatu da. Ustiaketa honi esker paisaia berezia garatu da, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren parte izanik.
Bertan ditugu burdin karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskaltze labeak, kargalekua, barrubideak, etab.
Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek garrantzia handia du. Eremu txiki eta bildu batean mea ustiatzeko era (harrobiak eta meazulo edo barrubideak), garraiobideak (herrestabideak, errailak, trenbideak, kableak,...), eta kiskaltze labe ikusgarriak daude.
Gaur egun, Burdinaren Mendian, 200 barrunbidetik gora aurki ditzakegu. Hauetatik bakar bat, "bolborategia" bezala ezagutzen dena bisita daiteke.
Gosea eta egarria egin ondoren BAZKALTZERA, TXOTXXXX!
Umeak ura, noski!
KUPELA, KUPELA, SAGARDO TA...... . DANTZA , ... ERE EGIN GENUEN.
A ZE FESTA!