Joan zen igandean, martxoak 28an,USOKOAITZA MENDIAN primeran ibili ginen. Azkenean, eguraldi oso ona izan genuen, udaberriko eguraldia.
Bidea nahiko maldatsua izan arren,
zoriontzekoa da gure txikitxoek egin zuten esfortsua. Txapeldun batzuk dira! Baita gurasoak ere!
Umeek zaldiaren hezurduraz ere ikasi zuten, Gipuzkoa eta Arabako muga ere ezagutu zuten, txabola bat egin zuten,...
ZELAKO BISTAK! NOLAKO PANORAMIKAK EGIN GENITUEN!
Gailurrean hamabitakoa egin genuen eta hirurak aldera Landako urtegian bazkaldu. Bertan arratsalde pasa gelditu ginen.
BAI EGUN POLITA PASA GENUELA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario