Aurkezpena

Ganiveteko Mendizaleak

ONGI ETORRI BLOG HONETARA:

Ganivet eskolako, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoen guraso talde bat gara.

Joan zen urtean hainbat irteera egin genituen elkarrekin eta aurten ekintza honi jarraipen bat emateko asmoz, urtean zehar mendi irteeratxo batzuk egiten jarraituko dugu.

Irteera hauek Ganiveteko 5.mailako guztientzat zabalik daude, hots, ikasle bakoitza nagusi (guraso,tutore, zaindari,...) baten ardurapean etorri beharko da. Eskola ez da ekintza honen arduradun.

Beraz, ANIMO eta hurrengo irteeran elkar ikustea espero dugu.

URTE OSORAKO EGUTEGIA HONAKO HAU IZANGO DA:

URTE OSOKO EGUTEGIA/ CALENDARIO:
EGUNAK/DIAS:
AZAROAK /NOVIEMBRE 17
ABENDUAK/DICIEMBRE 22
URTARRILAK / ENERO 19
OTSAILAK/FEBRERO 23
MARTXOAK/MARZO 16
APIRILAK/ ABRIL 6
MAIATZAK/MAYO18

ORDUA/ HORA: 10:00tan eskola ondoko aparkalekuan / en el parking junto a la escuela.

ANIMATU!!!!!!






















2009-2010 ikasturteko AZKEN IRTEERA Korres-eko parke naturalera izan zen. Oso giro ona izan genuen eta inoiz baino jende gehiago etorri zen.
MENDIA IGO ondoren korres-eko parkean TXULETILAK jateko aukera izan genuen, guraso sukaldari batzuei esker. DENA OSO EDERRA ZEGOEN!
Arratsalde partean, umeentzako TAILER ETA JOLASAK egon ziren eta gurasoentzat MUS JOKOA.
Egia esan oso ondo pasa genuen.
Datorren ikasturtean ekintza honekin jarraitzeko gogoa dagoela ematen du. Beraz, ANIMATU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario